eu | es

Funtsean, hiriko hainbat lekutan egingo den argazki-produkzioa izango da proiektua, eta zuk parte hartzea nahi dugu.
Izan ere, protagonista ugariren parte-hartzea beharko du produkzio horrek: gizonena, emakumeena, haurrena, gazteena, helduena...

Aukeratuak hiriaren irudi izango dira turismo-sustapenean, eta datorren udazkenetik aurrera prentsako, liburuxketako, webetako eta gainerako sustapen-materialetako iragarkietan protagonistak izango dira.

Aurre-aukeraketa
Uztaileko lehen egunetan egingo da castingean parte hartuko duten hautagaien aurre-aukeraketa.
Donostia Turismoa aurre-aukeraketako pertsonekin harremanetan jarriko da telefonoz.
Uztailaren 10a baino lehen deitzen ez badizugu, ez zaitugula aukeratu esan nahi du.

Castinga
Donostia Turismoak telefonoz castingaren egunaren, orduaren eta lekuaren berri emango dizu.

Argazki-produkzioa
Argazkiak uztaileko azken asteetan egingo dira; hori dela eta, parte hartu nahi baduzu, egiaztatu ea egun horietan libre egongo zaren.

Kanpainan era desinteresatuan parte hartzea eskertu nahi dizugu aldez aurretik.

 

Lege-oharra eta datuen babesa     © San Sebastián Turismo